Gaur

joango naiz igeriketara

KirolPlus "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

Google Play App Store
  • KirolPlus
  • KirolPlus
  • KirolPlus
  • KirolPlus
  • KirolPlus

Zer da KirolPlus

Kirola edonon!

Dohainik

Nafarroko gobernuak (kirolaren eta gazteriaren institutua) sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerrikin batera.

Zure mugikorrean

Txartel birtuala denez, APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen dago.

Abonamendu bakarra

Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk barik, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.

KirolPlus

Helburuak

KirolPlusren helburua da kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea.

Udalerriak

Lizarra eta Aiegi.

Instalazioak

Gaur egun, KirolPlus 17 kirol instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.

Zelan funtzionatzen du

KirolPlus dohainik da erabiltzaile guztientzat. Internetera konexioa duen mugikor bat beharrezkoa da.

"Txartel birtual" hau erabiltzeko pausuak:

  • Mugikorrean KirolPlus instalatu.
  • Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.
  • Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, KirolPlus erabil daiteke.
  • Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN erakutsi behar da.
  • Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartuz eta sarrera emanez.

Atxikitako udalerriak

Gaur egun Bizkaian 9 udalerri daude proiektuari atxikita.

Lizarra eta Aiegi.

6

Instalazioak

25

Jarduera

609

Erabiltzaile

Gurekin kontaktuan jar zaitezke:

info@kirol.plus

Ohiko galderak

  • KirolPlus erabil dezaket ez badaukat mugikorrik?

    Bai. KirolPlusri atxikitako udalerri bateko kirolen udal erakundeko kide bazara, sar zaitezke zure txartela eta NANa aurkeztuz.

  • Zein kirol instalaziotan erabil dezaket KirolPlus?

    Oraingoz, Lizarra eta Aiegi udal instalazioetan. APPak zerrenda bat dauka instalazio eta jarduera guztiekin.

  • KirolPlus erabil dezaket udal erakunde bateko abonatua ez banaiz?

    Ez. “txartel birtual” hau atxikitako udalerrietako udal erakundeetako abonatuentzat da.

  • KirolPlus nahi dudan beste erabil dezaket?

    Bai. Ez dago mugarik.

  • Ordutegi berezi bat dago KirolPlus erabiltzeko?

    Bai. Instalazio batzuek KirolPlusrekin sartzeko ordutegia murrizten dute. APPak jarduera bakoitzerako ordutegiak zehazten ditu.

  • Zer egin dezaket pasahitza ahaztu bazait?

    Pasahitz berria ezar dezakezu APPko “pasahitza gogoratu” funtzionalitatea erabiliz. Arazoren bat izanez gero, harremanetan jar zaitezke gurekin info@kirol.plus mailaren bidez.

  • Ergistratu naiz, baina APPak ez nau “txartel birtuala” zabaltzen utzi, zer egin dezaket?

    Udal institutuak, erakundeak edo kirol zerbitzuak zure erregistro eskaera baliozkotu arte itxaron behar duzu. Jakinarazpen bat jasoko duzu.

  • Abonatua naiz, baina APPan erregistratzean, jakinarazpen bat jaso dut, nire eskaera baliozkoa ez dela jakinaraziz. Zer egin dezaket?

    Jar zaitez harremanetan udal institutu, erakunde edo kirol zerbitzuarekin. APPan, instalazioen fitxan, harremanetan jartzeko datu guztiak dituzu.

  • Udalerri baten ordezkari bat naiz, zer egin behar dut proiektuari atxikitzeko?

    Gurekin kontaktuan jar zaitezke info@kirol.plus mailaren bidez.